Quantcast
Channel: Etxepare, Euskal Institutua » Orokorra
Viewing all articles
Browse latest Browse all 10

Sari ugari euskal zinearentzat Goya sarietan

$
0
0

2014-02-10 “Las brujas de Zugarramurdi” Alex de la Iglesia bilbotarrak zuzendutako pelikulak zortzi sari lortu ditu Espainiako Zinema Akademiak bart banatu zituen Goya sarien 28. edizioan: zuzendaritza artistikoa, jantzi, muntatze, soinu, ekoizpen zuzendaritza, efektu berezi, makillaje eta taldeko emakumezko aktorerik onenarenetzako sariak eskuratu ditu. Koldo Zuazuak ekoiztutako La herida filmak bi sari jaso zituen – emakumezko protagonista onenarena eta zuzendari berriarena– . Dokumental laburrik onena Raul de la Fuentek zuzendutako Minerita izan zen, eta fikziozko film laburrik onena Gaizka Urrestiren Abstenerse agencias.

"Minerita" filmeko taldea. Argazkia: Alberto Ortega

“Minerita” filmeko taldea. Argazkia: Alberto Ortega


Viewing all articles
Browse latest Browse all 10